Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-10-06 Ataun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Uranga, Jokin
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Polizia zara. Gaur, zure eginkizunak bukatu, eta gustura zoaz etxera.

Description

Air
Zure eskaerak egia esan
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kotxean sartu ta abiatu
naiz Segurako herrira
parrez lehertzen hementxe nago
abertzaleei begira:
denborarik ez diegu eman
alde egiteko mendira;
Alvarez jauna lehenago eta
Rufi ere erori da;
ausartak omen ditugu baina
gurekin kokiltzen dira. (bis)

Kotxean sartu, lepotik heldu
eta egin diot burla
orain Permachek soilik egin du
negarra eta eztula.
Nola liteke batzun heroia
bihurtzea hain ahula?
Euskal Herrian burutu degu
berriz ekintza mardula
nahiz jakiten geu izan lehenak
arrazoirik ez degula. (bis)

Beste guztiei ere kartzela
ez diet besterik opa!
Beste ekintza ere badaukat
ta txanpainez bete kopa;
bihar Bilbora iristen dira
bi mila kilo farlopa;
ni lasai nago hemendik ere
ja salbatuta nago-ta
poliziak inoiz ez baitu egiten
bere buruaren kontra. (bis)