Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez dakit ziur nere bihotza
erabat zahartzen ari dan;
beti maite bat izaten degu
gogoko ta ikusmiran.
Eskutik heldu ta Mirakontxan
genbiltzala kale jiran
nahiz elkarrekin pasa ditugun
bost eo sei urte segidan
nik ezkontzeko eskatu nion
ta ezetz erantzun zidan. (bis)
"Ez oraindik ez gaztetxoa naiz
ote zaude txoratuta?"
eta nik berriz nere malkoak
ezin nituen izkuta.
Beste behin ere galdetu nion
atzamarretik helduta
ta berdin-berdin gelditu nintzen
dana ezta nere kulpa;
lehen bezelaxe nago ni baino
hilabete bat galduta. (bis)
Horrenbestean hura ahaztuta
azkar berriaren bila.
Beida zazute haruntza gora
ze-nolako kuadrila!
Oso txintxoa ez izan arren
maitalea borobila;
uno ochenta ez dauzket baino
ondo indako mutila...
Nekin ezkondu nahi duen harek
oholtzara igo dedila. (bis)