Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Egoitz Alkorta, Eñaut Uriarte

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-10-06 Elgeta Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Alkorta, Egoitz
Uriarte, Eñaut
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Parrandan zabiltzate. Gau guztian makina bat pertsona hurbildu zaizkizue zuekin ligatzeko asmoz. Zu, Eñaut, dagoeneko nazkatu zara. Zuk, Egoitz, ordea, parrandan segi nahi duzu.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Egoitz Alkorta, Eñaut Uriarte

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Alkorta: Parrandan genuela
aurretik banakin
ta kalimotxoari
ekin eta ekin;
nazkatu egin zera
hainbeste neskakin
ezetz esaten ere
behar dezu jakin. (bis)

E. Uriarte: Gustora nentorrela
uste't ligatzera
eta hona nentorren
ondo pasatzera;
neskak hurbildu zaizkit
eltxoen antzera
asko nazkatu naiz ta
banoa etxera. (bis)

E. Alkorta: Baina ez joateko
nik dizut esango
hurbildu baitzaizkigu
hemengo ta hango;
norbaiti aukera bat
ez diozu emango?
Beste espaloikoa
ez zera ba izango? (bis)

E. Uriarte: Juerga egiteko asmotan
etorri gara guk
ta orain aldegin behar
korrika muxu truk
baina gauza bat daukat
ta esango dizut:
orain bi aste hemen
neskalaguna dut. (bis)

E. Alkorta: Neskalagunarekin
batetik bestera
baina gure kuadrilan
gaur ez da atera;
probatu nahi zenuen
hirukin batera
hortarako daukazu
gaurkuan aukera. (bis)

E. Uriarte: Hori izango litzake
benetan itzela
ta ez ditzake egongo
giroa epela!
Badakit neska denek
hori nahi dutela
ta neri ixko ederra
deitzen didatela. (bis)