Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Egoitz Alkorta, Eñaut Uriarte
2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Egoitz Alkorta, Eñaut Uriarte
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Alkorta: Parrandan genuela
aurretik banakin
ta kalimotxoari
ekin eta ekin;
nazkatu egin zera
hainbeste neskakin
ezetz esaten ere
behar dezu jakin. (bis)
E. Uriarte: Gustora nentorrela
uste't ligatzera
eta hona nentorren
ondo pasatzera;
neskak hurbildu zaizkit
eltxoen antzera
asko nazkatu naiz ta
banoa etxera. (bis)
E. Alkorta: Baina ez joateko
nik dizut esango
hurbildu baitzaizkigu
hemengo ta hango;
norbaiti aukera bat
ez diozu emango?
Beste espaloikoa
ez zera ba izango? (bis)
E. Uriarte: Juerga egiteko asmotan
etorri gara guk
ta orain aldegin behar
korrika muxu truk
baina gauza bat daukat
ta esango dizut:
orain bi aste hemen
neskalaguna dut. (bis)
E. Alkorta: Neskalagunarekin
batetik bestera
baina gure kuadrilan
gaur ez da atera;
probatu nahi zenuen
hirukin batera
hortarako daukazu
gaurkuan aukera. (bis)
E. Uriarte: Hori izango litzake
benetan itzela
ta ez ditzake egongo
giroa epela!
Badakit neska denek
hori nahi dutela
ta neri ixko ederra
deitzen didatela. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra