Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia: Goizean ibili naiz
mendira joanda
ta orain gosaltzeko
iritsi da txanda;
Amaia dator hogei
kubata edanda;
nik ez det ezer bota
ta honek parranda.
A. Agirre: Zure modura nabil
bastante aldrebes
baina zu bijilatzen
hamaika interes;
atzo ez zenun ehizatu
gaurkuan ere ez;
hurrenguan etxian
geratu mesedez!
I. Zubeldia: Ehiza nolatan degun
lantegi nekeza
zerbait botatzea zan
nere interesa.
Honek badu balantza
pauso aldrebesa?
Orain tiroz jotzeko're
ez zaude erreza!
A. Agirre: Eta hau entzun beharra
a zer miseria!
Laguna nauzu eta
ez da zilegia.
Gizena nago eta
apunta erdia
ta asmatze ez badezu
a ze punteria!
I. Zubeldia: Kontu hau utzi eta
beste bati ekin.
Agian gaur ligatu
leike elkarrekin.
Amaia betetzeko
gaur perdigoiekin
tiatu beharko diot
kanoi motxarekin.
A. Agirre: Irriparrez behar dizut
ondo errepara;
orain ni naiz ehizagai
hara, hara, hara!
Arma txikia dezu
bertatik bertara
ni ez nauzu asetuko
hain txikia bada.