Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jon Martin

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Uxue
Martin, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Duela hiru hilabete bukatu zen zuen arteko harremana. Gaur, parrandan topo egin eta elkarrekin oheratu zarete.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jon Martin

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin: Berriz ere parrandatik
gure gustoko tokitik
bat egin dugu eta etsitzen
jarraitu aurretik
behin bukatu zen zergatik?
Arrazoiak badakizkit
baina begiok ikusi eta
denak ahazten zaizkit. (bis)

U. Alberdi: Gure eskuaren itzela
bihurtuz joan zen epela
azkenerako itzali egin zen
askona bezela;
berriz ohean gaudela
hau berotasun umela!
Ia ahaztuta ere baneukan
guapoa zinela. (bis)

J. Martin: Behin bukaera erakutsi
ta ez gera asko ikusi
isiltasuna izan da gure
artean nagusi;
nahiz ta ez gauden itsusi
daukat esperantza gutxi;
behingoz hautatu beharko dugu
hartu edo utzi. (bis)

U. Alberdi: Lehen bikotea ginen
eta hau ez dakit zer den!
Egia esan nahiko eroso
sentitzen naiz hemen
baina beldurra dut zeren
bigarrenak txarrak omen
ta ez zaidazu galdetu berriz
noiz egongo garen. (bis)

J. Martin: Ez dut eskatzen bizitzan
ipuin eder bat bailitzan
parrandan hasi etxean segi
bukatu elizan
baina maitasun peskizan
nik sentitzen dudan gisan
maite zaitut bat esan zaidazu
nahiz gezurra izan. (bis)

U. Alberdi: Bi hitz dituzu desira
esango dizkizut tira!
Ta egia da nire bihotza
azkartzen hasi da;
begietara begira
lehen eginaren harira
gure bideak bidegurutze
bilakatu dira. (bis)