Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Erantzun baten zain, asteak eman dituzu eta, gaur, espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berrogei urte bete berriak
emakume euskalduna.
Bizi lasaia eraman asmoz
ni eta nere laguna;
Aspaldidanik nahi izan dugu
biok genbiltzan zer suma...
Halere ez zen inoiz betetzen
geneukan amets kuttuna.
Azkenerako bizi osoa
ikusten nuen iluna
ametsa bete gabe amestuz
gu bion etorkizuna.
Kostatu zaio baina azkenik
iritsi zaigu gutuna;
ireki zazu nere laztana
ea zein den erantzuna.

Aldez aurretik egin ditugu
hamaika proba arraro;
ez da alperrik hasieratik
ia bost urte igaro.
Biok geunden ia etsiago ta
biok geunden tristeago;
pentsatzen nuen "Nere biziko
ilusioa akabo!".
Ospitaletik ospitalera
etsipenari ehun trago;
Gure ametsa ikusten nuen
geroz eta urrunago.
Gaur erantzuna jaso dut eta
parean hain argi dago:
ia ezin det sinetsi baina
azkenean haurdun nago.

Pozik jaso det espero ez nuen
medikuaren partea.
"Anima zaitez!" hamaika aldiz
erraza da esatea
baina zaila da aurpegi onez
erantzun bat ematea
jendeak sarri ez baitu neurtzen
egiten digun kaltea.
Eta gaur begi dizdiratsuz nik
begiratzen det parkea;
a zer nolako lasaitasuna
a zer nolako pakea!
Ta espero det haurdunaldia
behar bezala joatea;
horren baitan da bera eta ni
zoriontsu izatea.