Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Eizagirre, Estitxu
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Txirrindularia zara. Zure kirol bizitzan debekatutako sustantziak hartu izan dituzu. Zure lehen garaipena heldu da, baina kezkak ere badituzu.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txirrindulari bizimodua
noski ez degu xamurra,
entrenamentu ta pastilekin
gorputzai eman egurra.
Gaur lortua det lehenengo aldiz
podium haundiko gailurra,
hala ta ere poza adina
haundia daukat beldurra
etapa erdin moztuko al den
nere bizitzako tourra. (bis)

Goizean goizik entrenatzen det
alboan utziz etxea
ta tokatzen zait aldapak jeitsi
ta portuak igotzea.
Sendagileak hau agindu dit:
mila pastila hartzea,
baina badakit gerta leikela
ta barruan det trantzea
soinean dudan mallot hori hau
luto beltza bihurtzea. (bis)

Gregario gisa egina nuen
hain hasiera umila
ta gero lider bihurtu nauen
lan fina eta ixila.
Pentsatua det aurrerantzean
horrela izan dadila,
kirola utzi baino lehenago
nahiago bainuke hila;
txirrinduari lotuta dago
nere bizitzan gurpila. (bis)