Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-05-12 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Gorostidi, Bixente
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Kartzelako gaia: Dennis Tito amerikar aberatsak bete omen du bere ametsa, alegia, espaziora bidaiatu eta munduari handik begiratzea. Zu eskalea zara eta zubipetik tokatzen zaizu munduari begiratzea.

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Diruarekin joan daiteke
mundu honetan noranahi,
dolar pila bat gastatu du ta
espazioraino bidai.
Baino halare nik nahiago det
zubipean bizi alai,
daukadanean jaten det eta
lo egin ere bai lasai,
hura ez baita munduan bizi,
ni nere kaxkarrean bai. (bis)

Inbiriz urtzen jende ugari
izan omen du begira,
baino neri horrek ezautu gabe
sorrarazten dit kupira.
Diruarekin betetzen ditu
lurrean mila desira;
ni ametsetan nahi dedanean
iristen naiz ilargira
ta biok lurra izango gera
hemendik urte gutxira. (bis)

Nahiz lastima izan mundu honetan
nahi dena lortuezina,
nahiz pena izan denen gainetik
jartzea diru zikina;
diruak ez du ziurtatuko
inoiz guztizko atsegina;
nere ogiari, nere lagunek
kentzen diote etekina,
mundu honetan lagunak dauzkat
Titok dolarrak adina. (bis)