Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Suberbiola
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Suberbiola
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Burua guztiz kargatua dit
albiste bakarran zamak
ta ume haiek esplotakuntza
dakarzkigun zeresanak!
Denok lanean jarriko ditu
beharragatik haien amak;
ai, nola diran mundu hontako
miseriak eta dramak,
oinetakook egin dituzte
hanka hutsik dabiltzanak. (bis)
Errua ez da inoiz gurea,
beti degu besteena,
ondokoena ez degunean
orduan sistemarena.
Ez degu bate printzipiorik
gu gera jende alena!
Munduan zer dan gertatzen dana
kasu hontan nabarmena,
enpresa haundinen oinarria da
mixeririk gorriena. (bis)
Nola jokatu jakin ezinda
geratu erdi etsita,
mundu honetan gaude aberats
gehienen alden jarrita.
Enpresa haundin irabaziak
bitartean hor jauzika,
bihartik segi behar det Adidas,
Nike ta guztiak utzita
askoz gustorau ibiliko naiz
apreta zaharrak jantzita. (bis)