Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Suberbiola

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Suberbiola, Pablo
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Egunkarian irakurri duzu enpresa ospetsu batzuek, Tailandian edo, haurrak erabiltzen dituztela kirol oinetakoen lanean eskulana merke lortzeko. Zure oinetakoei begira hasi eta "made in Tailand" jartzen duela ikusi duzu.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Suberbiola

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Burua guztiz kargatua dit
albiste bakarran zamak
ta ume haiek esplotakuntza
dakarzkigun zeresanak!
Denok lanean jarriko ditu
beharragatik haien amak;
ai, nola diran mundu hontako
miseriak eta dramak,
oinetakook egin dituzte
hanka hutsik dabiltzanak. (bis)

Errua ez da inoiz gurea,
beti degu besteena,
ondokoena ez degunean
orduan sistemarena.
Ez degu bate printzipiorik
gu gera jende alena!
Munduan zer dan gertatzen dana
kasu hontan nabarmena,
enpresa haundinen oinarria da
mixeririk gorriena. (bis)

Nola jokatu jakin ezinda
geratu erdi etsita,
mundu honetan gaude aberats
gehienen alden jarrita.
Enpresa haundin irabaziak
bitartean hor jauzika,
bihartik segi behar det Adidas,
Nike ta guztiak utzita
askoz gustorau ibiliko naiz
apreta zaharrak jantzita. (bis)