Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Urko Egaña Calderon, Ander Lizarralde Jimeno

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-03-23 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Egaña Calderon, Urko
Lizarralde Jimeno, Ander
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aita-semeak zarete. Ander aita beti izan zara ekologista sutsua. Urko semeari galdetu diozu zer opari nahi duen urtebetetzetarako. Urko semeak eskopeta bat eskatu dizu.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Urko Egaña Calderon, Ander Lizarralde Jimeno

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


LIZARRALDE:
Eskopetak balio
horrenbeste pezta,
hala ere semeak
horixe dit eska;
ta horrekin batera
piztu nere kezka,
tiro ta zaratekin
egin nahi du festa,
plastikozkoa nahiko
duzu seme, ezta? (bis)

U. EGAÑA:
Nere eskakizuna
zaude zapuzteko,
baina zure eskaintza
ez daukat kalteko;
puntan kortxo txiki bat
geldi eta kieto,
hori ibiliko det
euliak hiltzeko
eta benetazkoa
uxoak biltzeko. (bis)

LIZARRALDE:
Apuntatu ta tiro
eskuin eskuakin,
bere begi okerraz
apuntatu ezin;
hau ez dago gustora
plastikozkuakin,
beste proposamen bat
behar diot egin:
lehenengo ikas zazu
tiragomarekin. (bis)

U. EGAÑA:
Aita zuretzat badet
majina bat mezu,
gauza lasai hartuta
goazen pausuz pausu;
eskopeta kontua
gai bikaina aizu,
zuk ere egun baten
hartu dezakezu,
aman errespetuan
sartu nahi badezu. (bis)

LIZARRALDE:
Lehenengo sartzen ditu
balatxo mordoak,
begi okerrarekin
kristoren falloak;
mila tiro jasota
gure Jaungoikoak
estinzioan daude
animalitxoak,
ta gero ta gehiago
zu bezelakoak (bis).

U. EGAÑA:
Nola agertzen zeran
arma hauen kontra,
ta nik zurekin nola
ezin dedan konta,
ez naiz jarriko triste
ez dio inporta;
zurekin berriz zertan
ipini lur jota?
Olentzerori ere
eskako diot ta.