Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Ekaitz Goikoetxea

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-05-12 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Aranburu, Aritz
Goikoetxea, Ekaitz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Senar-emazteak zarete. Ekaitz emazteak oporrik ez zuela eta, Aritz senarra bakarrik joan zara Benidormera. Biharamunean, norbait etorri da tinbre joka. Nor izango eta Ekaitz emaztea. Koplatan, launa kopla.

Description

Air
Bedeinkatua izan dedila I-A
Nom de la strophe
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Ekaitz Goikoetxea

Nom de la strophe:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ARANBURU:
"Lana dadukat, lana dadukat!
ez noa Benidorrera",
ideiak azkar kanbiatuta
hona etorri al zera?

E.GOIKOETXEA:
Benidorreko itsaso ertza
ez da neretzat kalteko,
bakardadeak ez nau tratatzen
senarrak baino hobeto.

ARANBURU:
Atea ireki ezaidazu,
hor dabil ari ta ari;
nik ze kristo esan behar diot
hemen dagon kubanari?

E.GOIKOETXA:
Halabeharrez bota didazu
izugarrizko aukera!
Neronek ez det tatxarik jartzen,
ondo konponduko gera.

ARANBURU:
"Aritz maitea, Aritz maitea"
esanaz dator atera,
oaintxe puntuan jartzen ai naiz ta
zoaz euzkia hartzera!

GOIKOETXEA:
Neroni ere horrutza noa,
lasaitu zaitez laguna;
ea hirukin egiten degun
birekin ezin deguna.

ARANBURU:
Birekin ezin egin degu-ta
hasi behar al da hirukin?
Ez al zendun ba ezer jakin nahi
ez zenduala nerekin?

E.GOIKOETXEA:
Kubanarekin nahi baldin ba`zu
joan zaitez muxu gorri,
baina bakarrik utzitakoan
neregana ez etorri.