Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Ekaitz Goikoetxea
2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Ekaitz Goikoetxea
Nombre de la estrofa:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
ARANBURU:
"Lana dadukat, lana dadukat!
ez noa Benidorrera",
ideiak azkar kanbiatuta
hona etorri al zera?
E.GOIKOETXEA:
Benidorreko itsaso ertza
ez da neretzat kalteko,
bakardadeak ez nau tratatzen
senarrak baino hobeto.
ARANBURU:
Atea ireki ezaidazu,
hor dabil ari ta ari;
nik ze kristo esan behar diot
hemen dagon kubanari?
E.GOIKOETXA:
Halabeharrez bota didazu
izugarrizko aukera!
Neronek ez det tatxarik jartzen,
ondo konponduko gera.
ARANBURU:
"Aritz maitea, Aritz maitea"
esanaz dator atera,
oaintxe puntuan jartzen ai naiz ta
zoaz euzkia hartzera!
GOIKOETXEA:
Neroni ere horrutza noa,
lasaitu zaitez laguna;
ea hirukin egiten degun
birekin ezin deguna.
ARANBURU:
Birekin ezin egin degu-ta
hasi behar al da hirukin?
Ez al zendun ba ezer jakin nahi
ez zenduala nerekin?
E.GOIKOETXEA:
Kubanarekin nahi baldin ba`zu
joan zaitez muxu gorri,
baina bakarrik utzitakoan
neregana ez etorri.