Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jokin Uranga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-03-16 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Elustondo, Nerea
Uranga, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Goizeko hiruretan atea jo dute Nerea zure etxean. Jaiki eta ireki duzunean ohartu zara Jokin bizilaguna dela. Preserbatibo eske datorkizu.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jokin Uranga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ELUSTONDO:
Asmoa nola banun
gaur lo egiteko
tinbrea entzun eta
esnatu kolpeko
preserbatibo eske
zatoz gaur konpleto.
Zertako behar dezu
lotara joateko? (bis)

URANGA:
Neskarekin egin dut
sexuan igeri
ta oraindik horrela
nahiko nuke segi.
Kondoi bat eskatzen det
ez bada gehiegi,
zuk ez dezu beharko
eta eman neri. (bis)

ELUSTONDO:
Kondoiak eskatzeko
hartu dezu beta,
horra "Durex" kaja bat
kondoiez beteta,
baina kadukatuta
ta jarri arreta,
aspaldian ez ditut
erabili eta. (bis)

URANGA:
Kondoirik ez dezunez
gaurkoan behar zuk,
neri oparitzea
dezu onena batzuk.
Baina lagun maitea
orain zin dagizut,
bukatzen dedanean
itzuliko dizut. (bis)

ELUSTONDO:
Itzultzeko nahiz eta
badezun apeta
hobe dezu kondoiak
albora gordeta.
Gabe egin ezazu,
ez da berriketa,
bizilagunak oso
gutxi gera eta. (bis)

URANGA:
Gabe egin dezadan
hori ez da txantxa
horretarako ez det
gorde esperantza.
Honezkero nazkatu
da nere neskatxa
martxa atras ez, etxetik
egingo dit martxa. (bis)