Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Manex Mujika
2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Manex Mujika
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
MUJIKA:
Koinata etorri zera
nere ingurura,
zeozer sartu omen
zaizu-ta burura;
semia egitea
omen dezu gura,
nola egiten diran
ba al dakizu ba?
MANTXI:
Zergatik ote zera
hain txilipitua?
Baina aita izateko
itxuraz nahikua,
nola ba ote dakidan
galdetutakua,
juxtu dakidalako
nahi det in vitrua.
MUJIKA:
Semea nahi dezula
in vitro halare;
baina kontu horretan
ez zabiltza trebe
zuk nahi dezun huraxe
ez al da ba grabe,
semia izatea
gozaturik gabe?
MANTXI:
Zergatik hasi zera
erdi mekasuenka,
umea euki nahi det
posturak gordeta;
laboratorioan
ta ez hor herrenka
umeakin nahikua
gozauko det eta.
MUJIKA:
Galdera egin zenun
balentriarekin,
baina koinata zuk jai
daukazu nerekin;
semerik nola ez dedan
egingo zurekin,
zer irtengo litzaken
nahiago ez jakin.
MANTXI:
Zuk ez dezu gustoko
nere teoria,
gehiago omen dezu
zuk kategoria.
Nik ez nukeela nahi
hori da egia,
zurekin egitia
lehenengo aldia