Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-04-20 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Goikoetxea, Arkaitz
Goikoetxea, Ekaitz
Exercice
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Zu, Arkaitz, monastegi batera joan zera Aste Santuko oporretan atseden bila. Ekaitz, bertako praileak, goizeko seietan deitu dizu otoitz egitera.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-04-20 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. GOIKOETXEA:
Monastegi txukuna
eta dotorea,
mundu hontako azken
lekuan gordea;
heldu naiz ahaztu nahirik
despertadorea,
baina hemen duguna
ez da ez hobea! (bis)

E. GOIKOETXEA:
Iratzargailuaren
zereginez nago,
zure aukera baino
nerea nahiago;
otoitzean in zazu
egunak igaro,
kristau zintzoarentzat
oporrik ez dago. (bis)

A. GOIKOETXEA:
Kezka ahaztu nahiean
hona egin txango,
baina hau ez da uste
lain ona izango;
hau eguerdian egin
genezake ondo,
Jainkua ez da eta
inora juango. (bis)


E. GOIKOETXEA:
Nik nerekikoa ta
zuk zurekikoa,
hitz horrek ipini nau
malkotan itoa;
behin bakarrik eginda
ez degu nahikoa,
pertsona guztiongan
baitago Jainkoa. (bis)


A. GOIKOETXEA:
Nik etorri nahi nuen
mundutik aparte,
mesede uste eta
gertatu zait kalte;
otoitzerako izanik
hainbat borondate,
berriz ere bakarrik
biziko zerate. (bis)

E. GOIKOETXEA:
Zure arrazoietan
indarra darizu,
Jainkoa zai dagola
ta ez zaude izu;
baina hartu ezean
hainbat konpromisu,
deskuidoan zeruak
aldegingo dizu. (bis)