Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Imanol Epelde

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Elustondo, Nerea
Epelde, Imanol
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aiton-amonak zarete. Nerea amona eta Imanol aitona. Etxeko baratzean txorimaloa jarri du Imanol aitonak dotore-dotore, Nerea zure arropak erabiliz. Oraintxe ikusi duzu txorimaloa.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Imanol Epelde

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ELUSTONDO:
Zer nahiko ote zuen
ez dakit seguru,
aitonak sortu digu
horrenbeste gudu,
txorimaloarekin
oi zenbat apuru!
Lehen bakarra gutxi zen
orain bi ditugu. (bis)

EPELDE:
Hori pentsatzen al du
amona ankerrak?
Papela ondo bete du
txoimalo ederrak,
uxatu ditu bele,
uso ta eperrak
eta bakar-bakarrik
usaiai eskerrak.(bis)

ELUSTONDO:
Zure arrazoi hoiek
hain dira mantsoak!
Esateko zertxobait
badauka atsoak:
haundiago izateko
emaitzan zantzoak,
jarri behar zenizkion
zure bonbatxoak. (bis)

EPELDE:
Zure erropak ez zun
nahi aina bertute,
txorimaloa da orain
baratzan arkupe.
Gustora egina dut
erropakin truke,
orain behintzat funtzio
bat betetzen dute. (bis)

ELUSTONDO:
Holakorik aurretik
ez nun asko uste,
nigan sortu berri da
hainbeste kontraste;
txorimaloa hartuta
noa ohia eske
ta zu berriz baratzan
geratu zaitezke. (bis)

EPELDE:
Armarioa hustu
nuen bat-batean,
txoriak uxatuta
nabil suertean;
txorimaloa ez da
izango kaltean
uzta ziurra degu
hurrengo urtean. (bis)