Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Joxe Munduate

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Albistur, Aitor
Munduate, Joxe
Exercice
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Zuk, Aitor, giltzak galdu dituzu eta etxera sartu ezinda geratu zara. Telefonoz laguntza zerbitzura hots egin duzu. Hara non datorren Joxe suhiltzailea aizkora bizkarrean duela.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Joxe Munduate

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ALBISTUR:
Atea irekitzen
hainbat enbarazu,
honi hots egin eta
hor dator jo ta su!
Giltza hori ikusita
haundia da, aizu,
patriketan sartuta
ekarri al dezu? (bis)

MUNDUATE:
Giltza txatxu hoiekin
hainbeste komeri!
Orain mintza behar gera
arpegiz arpegi;
aizkorakin ez nator
lanerako nagi,
zenbat bota behar dira
ate bat edo bi? (bis)

ALBISTUR:
Parranda egitea
genuen adostu,
atera eta giltzak
dizkidate ostu;
bi zero azpitikan...
erabat naiz hoztu,
atea bota baina
bururik ez moztu. (bis)

MUNDUATE:
Zu ikusi ta laister
ipini naiz izu,
laguntza eman asmoz
hona natorkizu,
baina kiratsa ere
latza dariozu,
kanpoan egoteko
hobea zaude zu! (bis)

ALBISTUR:
Oso pinta txarra det,
hori da egia
ta nere arazoa
guztiz ageria,
baina aizkora utzi
bertan Mindegia,
zure etxera joatea
hobe dugu ia. (bis)

MUNDUATE:
Juergatikan estera,
hori da trantzea!
Itsasora joan gabe
hoi harrapatzea;
legatza hor daukazu
arrainen antzea,
zuri komeni zaizu
dutxa bat hartzea. (bis)