Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Pablo Suberbiola

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-04-28 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Suberbiola, Pablo
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi bertsozale zaituztegu. Zu, Pablo, adinean aurrera zoazena, eta, Aitor, berriz, gaztetxoa. Elkarren ondoan Hitzetik Hortzera programa ikusten ari zaretela, Aitor gaztetxoak, bertsolari zaharrak agertu direnean katez aldatu du telebista.

Description

Air
Praixku Galtzazarreta A
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Pablo Suberbiola

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


SUBERBIOLA:
Txapelketa kontuak
dira gehienean,
gazte erdi jardunak
hasteko planean;
orain futbolarekin
hasi afanean,
benetako bersoak
hasi diranean.

MENDILUZE:
Berso hoiek ez dira
neure begikoak,
nahiz ta teknikaz diren
kategorikoak;
errimaz txukunak ta
neurri-neurrikoak,
benetako bersoak
eta betikoak.

SUBERBIOLA:
Gazteak muitzen dira
batetik bestera;
ondo kantatu behar
al dek la ospera!
Zu ez zera iritsi
bersoa ulertzera,
ez badezu gozatzen
zaharren kantaera.

MENDILUZE:
Zaharrek kantatzen dute
hain doinu alaian,
mezu gabeko hainbat
bersotan jarraian;
ni ez naiz arituko
beraien usaian,
plazatan ikusterik
ez dedan garaian.

SUBERBIOLA:
Hortaz berso gustotan
ez gera moldatzen,
bion gustokorikan
ez dezu topatzen.
Bainan behintzat saiatu
ni errespetatzen
ta utziozu zaharrari
zaharrekin gozatzen.

MENDILUZE:
Gaur sutan ipiniko
bazaizu odola,
nik ez dizut kontrarik
egingo inola;
bainan jakin: hobe da
gazteen eskola,
Aitor Mendiluze ta
Pablo Suberbiola.