Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Représentación
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Auteurs
Aire, Mixel "Xalbador II"
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Adiskide zenuen batek, aberastu denez geroztik, ez du zurekin deus jakin nahi.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Adiskidea zinela eman
dautazu frangotan hitza
nik bait nuen bai zure aldea
aberatsagoen antza;
gaur aberastu zira zuhaur ta
orain zuk norat balantza?
ez dautazu nahi behatu ere
nitan zuk zer konfiantza
nire laguntza nahi zinueno
zen zure adiskidantza.

Nere alderat inguraturik
zinion ginela anai
ni ere garai batez zurekin
erabiltzen nintzen alai
aberastuta bertze aldera
so egiten duzu orai;
zu bezalako adiskideak
bertzetan baditaizke bai
baina holako adiskiderik
nik gehiago ez dut nahi.

Adiskidantza zurean dut nik
sinetsi ene kaltetan
adiskidea agertzen zinen
ardura zure hitzetan;
gaur dezakezu ta etsai zira
agertzen zure obretan
nik adiskide aski badut ta
nahiz biziko neketan
adiskideak maiteak dauzkat
ni aurriduri pobretan.