Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Représentación
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Auteurs
Alkhat, Ernest
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gezurra / BEGIRATU
Gaiari oharrak
Gaia falta da. Aurkezlearen hitzak: "Orain laugarren parterat pasatuko gira, hots;
gartzelako gaiara. Lehenik bukaera emanen dut bertsoa osatzeko eta gero gaia jarriko dizuet hiru
bertso egiteko doinu eta neurri librean. Erran gartzelako gaian, bertsorik onena egiten
duenarentzako kopa bat izanen dela herri honetako auzapezak eskeinirik."

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egiari bihotzez
egiten dut agur,
bainan egia ere
jendea da beldur.
Bide onena dela
Alkat beti segur,
erran behar dut bada
ez gelditu uzkur
gezurrak betidanik
zangoa du labur (bis).

Hoinbertze auzi bada
nunnahi gaur egun,
bakotxaren bizitza
ez al zen gu ilun.
Egiaren bidea
hertsi ta urrun,
bainan denek egia
har dezagun lagun
herriko gezurtiak
salhatu ditzagun (bis).

Gezurra merke dela
nunnahi ohartzen,
baina gutarik gutti
al dute onartzen.
Gezurra entzutean,
ni ere oldartzen,
egia laguntzea
dautzuet galdetzen,
gezurrarekin ez da
deusere salbatzen (bis).