Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egiari bihotzez
egiten dut agur,
bainan egia ere
jendea da beldur.
Bide onena dela
Alkat beti segur,
erran behar dut bada
ez gelditu uzkur
gezurrak betidanik
zangoa du labur (bis).
Hoinbertze auzi bada
nunnahi gaur egun,
bakotxaren bizitza
ez al zen gu ilun.
Egiaren bidea
hertsi ta urrun,
bainan denek egia
har dezagun lagun
herriko gezurtiak
salhatu ditzagun (bis).
Gezurra merke dela
nunnahi ohartzen,
baina gutarik gutti
al dute onartzen.
Gezurra entzutean,
ni ere oldartzen,
egia laguntzea
dautzuet galdetzen,
gezurrarekin ez da
deusere salbatzen (bis).