Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Txomin Ezponda

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Représentación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conducteur/trice
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Auteurs
Aire, Mixel "Xalbador II"
Ezponda, Txomin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Pilota partida dugu oraingoan. Biak pilotariak zarete. Zuk Xalbador, azkeneko partidan 22-0 galdu zenuen Ezpondaren kontra eta horregatik errebantxa eskatu diozu. Xalbador has bedi.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Txomin Ezponda

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xalbador:
Lehen jin nindian ni
hain triste plazara
beldur haundi batekin
sendituz ikara
nik kintzerik ez egin
igual hogeitabira
ez nauk hala re beldur
nahi duka kitara?

Ezponda:
Uste nuen jarriko
zela hau beldurrez
hoeitabi in nituen
to hunek baterez
berriz jokatze hori
neretzat da errez
dasafioz badaki
baina pilotan ez.

Xalbador:
Desohore hunekin
ni ez nauk biziko
bizian izan diat
hau lehenbiziko
berriz beldurrik gabe
lasai nauk hasiko
ta hik ni bezala haut
bihar nik utziko.

Ezponda:
Nire gisa lunetak
ekarri garbiak
beti lagunak izan
bai gira gu biak
beste irririk egin
ez dezan herriak
utziko haut egiten
aldi huntan erdiak.

Xalbador:
Hasiko nauk partidan
borondate onez
aste batez haragi
onenetik janez
ez hadila beldurtu
nik gaur hau erranez
irabaziko daiat
bortz kintze emanez.

Ezponda:
Gizon hau indartsua
bai zerauku hasi
bere ahalmenak lehen
ez ditu erakutsi
lehen galdu du eta
ez da joan ihesi
txoriak ezin bait du
zezenik irentsi.