Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Txomin Ezponda
Datu pertsonalak

- Nom
- Ezponda, Txomin
- Naissance
- 1937 Jatsu + Jatsu < Garazi < Baxenabarre < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
Information biographique
- Biographie
- Txomin Ezponda (Dominique Ezponda Lagan) Garazi aldeko Jatsu herrian sortu zen 1937an, laborari familia batean. Soldadogoa egin ondoan Algeriako gerla garaian, Bokalen hasi zen lanean garraiolari gisa 23 urte zituela. Bertsolaritzak ekarri zion famari esker saltzaile ofizio bat proposatua izan zitzaion eta erretiratu arte lan horretan ari izana da 28 urtez.
Bere bertsulari ibilbidea Donibane Garazin hasi zuen 1955ean Fernando Aire Xalbador lagun zuela. 1983an Nafarroako bertsolari txapelketa irabazi zuen. Mattin, Xanpun, Alkhat eta Mendiboure bezalako bertsolariekin aritu da frangotan. Besta giroan oinarriturik, orduko bertso saioak jolasean eta umorean iragaiten ziren. Ixtorio kondatzaile gisa ezaguna da ere.
Garai bateko bertsolaritzaren azken ordezkaria dugu. Belaunaldi horren ondotik, bertsolaritza hiltzear zegoela Iparraldean, bertso eskolen eraginez, transmisioa segurtatu da.
Iturria: Euskal kultur erakundeak 2009an egin elkarrizketa http://www.eke.eus/eu/kultura/lekukoak_lekuko/ezponda_txomin
Argazkia: Sebastien Husté
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- 1955, Donibane Garazin , Fernando Aire Xalbadorrekin