Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Représentación
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Aburuza, Lontxo
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Taula gain honetara igo zarenean seguru zaude diru kartera poltsikuan zenuela. Orain begiratu eta kartera falta duzu eta ez da inon ageri. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian kantatzeko.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Diru kontuan beti izan da
Lorentxo nahiko xuhurra
eta ondo gorderikan nuen
gaur nik dirutxo apurra
kartera hemen atzean nuen
honetan nago ziurra
baina banuen beldurra
ondoko hauei emango diet
zalantzik gabe egurra
eskuak jaso golpetik denak
ea nor dugun lapurra.

Hauek ere gaur ibiltzen dira
ziur neronen antzera
baina pentsatu begira nago
jarria hemen aurrera
hilabetean hasieran gu
gaude gutxi gora behera
hortik hartzen dut tankera
gastatzeko ere ez duzutenez
nere lagunak sobera
lehen bait lehen orain ekar zazute
lehengo tokira kartera.

Esan bezela nuen guzia
nere etxeko altxorra
defendatzea ez ote degu
hemen gauza derrigorra
nahiz eta bertsolaria izan
sarri laguna jatorra
berotzen ai' zait motorra
zuek ekarri lehen bait lehen hona
bazerate bai baikorra
bestela denei jarriko 'izuet
Jesukristoren zigorra.