Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Diru kontuan beti izan da
Lorentxo nahiko xuhurra
eta ondo gorderikan nuen
gaur nik dirutxo apurra
kartera hemen atzean nuen
honetan nago ziurra
baina banuen beldurra
ondoko hauei emango diet
zalantzik gabe egurra
eskuak jaso golpetik denak
ea nor dugun lapurra.
Hauek ere gaur ibiltzen dira
ziur neronen antzera
baina pentsatu begira nago
jarria hemen aurrera
hilabetean hasieran gu
gaude gutxi gora behera
hortik hartzen dut tankera
gastatzeko ere ez duzutenez
nere lagunak sobera
lehen bait lehen orain ekar zazute
lehengo tokira kartera.
Esan bezela nuen guzia
nere etxeko altxorra
defendatzea ez ote degu
hemen gauza derrigorra
nahiz eta bertsolaria izan
sarri laguna jatorra
berotzen ai' zait motorra
zuek ekarri lehen bait lehen hona
bazerate bai baikorra
bestela denei jarriko 'izuet
Jesukristoren zigorra.