Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Joxe Miel Argiñarena
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Joxe Miel Argiñarena
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xalbador:
Zuzen bait da aholku
baten emaitea
adi nezazu otoi
zuk seme maitea
nahiz jarriko ziren
benturaz tristea
hobe duzu ageri
dena ez ikustea.
J.M. Argiñarena:
Aita-semeak hemen
elkarren onduan
telebistari beira
geunden txit giruan
neri joateko dio
zakurren moduan
zuk ikusi gabe hori
ikasi al zenduan?
Xalbador:
Gauzak denborak dauzkit
bai erakatsiak
konformatuko gira
benturaz gu biak
zu horren ikusteko
ez argi begiak
gauza hoiek ez zaizkit
sobera garbiak.
J.M. Argiñarena:
Aita hau beti beraren
setarekin dago
baina ni ere nere
iritzian nago
ikusten det zoazela
gero ta tontoago
zure semek badaki
hori ta gehiago.
Xalbador:
Nik uste baino hunek
gehiago dakita
nundik egina ote
zira hoin artista!
aita edo semea
ez dadien trista
bakearentzat bertan
itzal telebista.
J.M. Argiñarena:
Aita honek beretzat
begitako pozak
telebista horretan
gauza aproposak
semeak gero pasatzen
dituen lotsak
kristonak ziran bart 'e
ohe zaharraren hotsak.