Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-03-03 Izura-Azme Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Mihura

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Représentación
1991-03-03 Izura-Azme Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Mihura, Fermin
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Zure alaba eri duzu. Bihotz berri bat behar du transplantea egiteko. Bihotz hori ekarriko dizun hegazkinaren edo abioiaren beha zaude. Hiru bertso doinu eta neurri librean.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1991-03-03 Izura-Azme Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Mihura


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aspaldixkotik gure etxean
apal daukagu gogoa
ene alaba bihiotzetikan
ez bait da hainbat sendoa
baina esperantza bat hor heldu
zauku naski oraingoa
ez da naski hau leloa
polita gaurko ondoa (bis)
hegazkin batek berri ekarki
eta nere esperoa
luzaz ikusi nahi bait nuke
alaban bizi beroa.

Hainbat denbora eritasunez
kexu dirade bazterrak
ezker nahiz eskuin medikutara
egin ditugun lasterrak!
batzutan ongi uste doala
eta heldu da okerra
baina barrenean garra
hala ere dago suharra (bis)
norbaitek bihotz bat emaitea
izango da gauza ederra
oraindanikan hartu ditzala
bihotzez nere eskerrak.

Sobera luzaz izanik ere
orai arteinoko tratu
azken batean uste dut ongi
denik dena akabatu
hegazkina da urrundik matxan
laster behar arribatu
ginaizke beraz sendotu
eta bideari lotu (bis)
baina hegazkin hori ez bedi
orai sobera luzatu
famili dena alabarekin
gero gaitezen gozatu.