Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jean Pierre Mendiburu

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Représentación
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Elizagoien, Bittor
Mendiburu, Jean Pierre
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Auzoko zerria hil dute eta Elizagoien, herriko apez erretoreari, urdaiazpikoa eman diote; Mendibururi, herriko alkateari, lukainka muturra. Hiruna bertso zortziko txikian apeza hasita.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jean Pierre Mendiburu

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elizagoien:
Pozez beterik dago
gaur apaiz gaztia
ez pentsa nagonikan
batere tristia
erregalatu diate
gaur urdaiazpia
eta Mendibururi
bere argazkia.

Mendiburu:
Argazkiekin otoi
ez zaitela xora
lukainkekin ezin da
abia inora
zergaitik ukan dutan
heldu zaut gogora
zuk lukainka jadanik
duzu aski gora.

Elizagoien:
Lukainka kontuetan
nola zaigun hasi
alkate jauna dabil
nahikoa itsusi
herriari lapurtzen
karpeta ta guzi
gaur egun bertzerikan
ez zuen merezi.

Mendiburu:
Neure erranetik zu
zira trebeskatu
lukainka horrekilan
fitezko freskatu
ainitz neskari omen
diozu eskatu
ta xingar azpietan
maiz egin bekatu.

Elizagoien:
Apaizai hoi erraten
ez zara ez lotsa
nola bota didazun
arrazoi zorrotza
zerri muturra bait da
nahiko aproposa
zerri muturra duzu
zakurran bihotza.

Mendiburu:
Apez eta auzapez
bada mila kondu
gaur ere hemen biak
gu ezin konpondu
lukainka, xingarrazpi
biak ere on du
apaiz gaztea hobe
zinuke ezkondu.