Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Représentación
1992-04-05 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Aire, Mixel "Xalbador II"
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Afrikatik hona etorri zara lan egitera, baina poliziak harrapatu zaitu legez kanpo zaudelakoz. Orain berriz ere zure herrira eramanen zaituen hegazkin edo abioiaren esperoan zaude.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizi hunetan zenbait bihotz min
enetzat bazen egina
Afrikan hasi zitzaizkitan ta
segitzen zaizkit aintzina
han ez zagola eta lanera
hunarat nintzen ni jina
eta berriro harat joaiteko
heldu dela hegazkina
hobe ginuke nahi dugun leku
hartan librean bagina (bis).

Gaizki haundirik egin dutala
ez dautazue erranen
ebatsi nahiz ez nintzan jina
hemen xuhur diren lanen
baina lanikan nunbait enetzat
ez nuen ez atzemanen
behintzat atzeman gabe ni naute
Afrikarat eremanen
ikusten dut askatasunik ez
dagola ez han ez hemen (bis).

Hemen bezala jin nintzanean
Afrikan ere zerbait zen
han miseria izan dugula
hemen erranen dut ozen
zuriek beltzer begi ilunez
digute gaur begiratzen
baina gizonak ari direnak
mundu hunen gobernatzen
berdin bihotzik gabeak dira
bai zurien ta bai beltzen (bis).