Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Représentación
1992-03-22 Luzaide Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Argiñarena, Joxe Miel
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Duela berrogeitamar urte joan zinan Ameriketara. Gaur itzuli zara etxera eta zure etxea hutsik dago eta inguruko soroak sasiz beterik.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berrogeitamar urte baditut
iadanik nik beterik
Amerikara joan nintzela
lanbideak beharturik
orain itzuli naiz sorterrira
eta nahikoa zaharturik
sortetxea hutsa ta ez dago hor
sasi ta larra besterik
ez nun espero nere herria
era hontan ikusterik (bis).

Ameriketan berrogei eta
hamar bat urte pasia
nere sasoi onenarekin
bizitza guzia ia
orain etxera itzuli eta
hau da nere tristezia
etxe zahar hori orain hutsikan
lehen hainbat ume hazia
bakardadea nagusi eta
nunhai larra ta sasia(bis)

Ez nuen uste nere sorterri
hau ikusterik galtzera
baina horrela aurkitu det gaur
zuhaitz zaharraren antzera
hainbeste burutazio datoz
nere bihotzaren ertzera
penaren kargak honi begira
jarri bait dit gaur lertzera
Amerikara itzuli nahi det
berriz penak arintzera (bis).