Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Joxema Leitza Razkin

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Représentación
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolaris / Auteurs
Legarreta, Xabier "Arano"
Leitza Razkin, Joxema
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Joxema, frailea zara eta zu, Xabier, jostuna. Joxema gaur Xabierrengana joan da sotana berri bat egin diezaion. Hiruna bertso hamarreko txikian.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Joxema Leitza Razkin

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Leitza:
Sotana ez dut jazten
usu edo sarri
ta tratuai eragin
beharko elkarri
nik jostunarengana
hori dut ekarri
sotana izan dadin
gaur erabilgarri
botoiak beharrean
kremailera jarri. (b)

X. Legarreta:
Zein etorriko eta
fraile bat, ai ama!
Orain edukiko det
luzerako fama
kremailera ipintzen
ekarri dit lana
nolaz etorri zeran
jostunarengana
zein koloretakoa
nahi dezu sotana? (b)

J. Leitza:
Gorri jarri ninteke
hori aditzian
sotana gutxi dago
apaizan etxian
nonbait zu ez zabiltza
kolore eskasian
astegunez jazteko
zuri ta fusian
ta beltza jantziko dut
meza nagusian. (b)

X. Legarreta:
Kristauek ez dizue
egingo ez burla
ni ez bainaiz jostun bat
txarra ta ahula
nere kategoria
ezin disimula
nahiz nik sotana egin
ona ta mardula
gero ez esan jaunak
ordainduko dula. (b)

J. Leitza:
Nahiz asko bizi diren
elizan kontura
aberats izateko
ez sortu mundura
sandaliekin nabil
hauxe da freskura
eta beti bizi naiz
txiroen modura
ta artzapezpikuai
bidali faktura. (b)

X. Legarreta:
Egin egingo dizut
neu naiz testigua
baina lehenengo jarri
aurrean dirua.
Nahi badezu txikia
edo haundigua
txulo jarri behar det
fraile umildua
nunbait gastatu behar
limosnan bildua. (b)