Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Mixel Itzaina

Datu pertsonalak

Nom
Itzaina, Mixel
Prénom et nom completes
Itzaina Urruti, Mixel
Naissance
1933 Aldude + Aldude < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria
Mort
2025 Itsasu + Itsasu < Lapurdi Garaia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Gai-jartzailea
Spécializations
Organizateur
Bertso-jartzailea
Epailea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Antolatzaile eta gai-jartzaile:
Eginkizun horietan ekarpen garrantzitsua egin zuen 1960 eta 1970ko hamarkadetan bereziki.

Epaile:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1965, 1967, 1980, 1982, 1989 eta 1993.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 1984tik 1995era, urtero.
Lapurdiko Bertsolari Saria: 1987.
Bertsulari Gazteen Xapelgoa: 1990,1994,2004,2005 eta 2006
Gernikako Bertsolari Txapelketa: 1969.
Orixe Saria (Donostia, Añorga): 1976.
Artxanberri eta Patxi Errota Saria (Zaldibia): 1977
Errexil Saria (Urruña): 1984
Iparragirre Bertso-Paper Lehiaketa (Hendaia): 1988

Eragile eta sustatzaile:
Bertsularien Lagunak Elkartearen sortzaileetakoa.

Information biographique

Biographie
Aldudeko Menta etxean (Baxenafarroa) sortu zen 1933ko azaroaren 19an. Donapaleuko Kattin Malharinekin ezkondua, lau seme alaben aita: Xabier, Jon, Xalbat eta Joana, azken hau Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakari izana da. "Errola" edo "Baxenabartarra" ezizenez ere ezagutua izan da.

Uztaritzeko San Frantses kolegioan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta Baionan goi mailakoak. Hainbat herrialdetara eraman zuen soldadutzak, bulego lanetan batez ere: Frantzia, Alemania eta Aljeria. Aljerian zelarik, "Eskual Herria" bihilabetekaria argitaratzeaz arduratu zen, euskal soldaduen berriekin. Ondotik, Maulen irakasle lanetan aldi labur batean ariturik, Kanboko herriko idazkari izendatu zuten eta bertan jardun zuen hogeita hamar urtez, erretreta hartu zuen artean. Mixel Labeguerie Kanboko auzapez zela, elkarrekin lan egin zuten politikaren nahiz kulturaren alorretan.

Piarres Lafitterekin bertsozaletu zen, kolegioan, eta bertsolaritzari estuki lotua egon da bere bizitza osoan, alor asko jorratu dituelarik: antolakuntza, gai-jartzailetza zein gai-emailetza, epailetza,bertso-jartzailetza ... Gertu-gertutik bizitu zuen Xalbador eta Mattinen garaia argitaratu dituen liburuek erakusten duten bezala.

Ipar Euskal Herrian hainbat eta hainbat gai jartzaile lan egin ditu saio ezberdinetan 60eko hamarkadan hasirik, eta bertsolaritzaren sustatzaile segitua egon da bizian. Bertsolaritzaren une ez horren gozoetan ere hauspotzen ibilia da, Ezpeletan 1966an antolatutako Pertsulari solas izeneko topaketetan adibidez. 1970eko hamarkadan ere eragile aktibo izan zen, eta 1980ko hamarkada hasieran sortu zen Bertsularien Lagunak Elkartearen sustatzaileetakoa izan zen; Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen 1990tik 1998ra.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako epaile izan zen 1965tik 1995era bitartean, eta baita beste hainbat sariketa eta lehiaketetan ere.

1999an argitaratu zuen Mixel Labegueriri eskainitako lehen liburua, gero etorriko ziren Labegueriri berari (2001), Xalbador eta Mattini (2006) eta espresuki Xalbadorri (2014) eskainiak. Euskal kultura ardatz, urte luzez idatzi du Herria eta Gure Herria aldizkarietan.

Euskaltzaleen Biltzarra elkartearen lehendakari izan zen Mixel Labegueriren ondotik (1980-1988). Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967ko abuztuaren 25ean eta ohorezko, 2014ko maiatzaren 30ean.

Bertsularien Lagunak Elkarteak, bere ibilbidean egindako ekarpena aitortu eta eskettzeko, 2010. urteko Xilaba Txapelketako txapela jartzeko hautatu zuen zeina Amets Arzallus Antiari jantzi zion Doninane Lohitzunen jokatu zen finalean. 2025eko ekainaren 12an pausatu da, Itsasun (Lapurdi), 92 urte dituelarik.

Publications

Argitaratutako liburuak
Mixel Labéguerie : kantu berritzaile eta politika gizona. Donostia: Elkarlanean, 1999
Michel Labèguerie : le bertsularisme et la langue basque = Mixel Labeguerie: bertsularitza eta euskara. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2001
Mattin eta Xalbador. Donostia: Auspoa, 2006
Louis Dassance, 1888-1976. Bidegileak (53). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2008
Xalbador. Donostia: Elkar, 2014

Beste argitalpenak
Sainte Thérèse de l´enfant-Jésus et de la sainte-face (Jacques Lonchampt) liburuaren itzulpenean parte hartu zuen: Santa Teresaren idatz lan guziak, testuak eta azken elkarrizketak. Karmel, 1996.