Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Joxema Leitza Razkin

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Représentación
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolaris / Auteurs
Elizagoien, Bittor
Leitza Razkin, Joxema
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Bittor ama zara eta zu Joxema, bere alaba. Orain arte aitz ongi hartu duzue elkar. Oso lagunak izan zarete ama alabak, azken aldian ordea, zakurra eta katua bezala zabiltzate.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Joxema Leitza Razkin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Elizagoien
Mundu hontara ekarri nuen
nere alaba lehenbizi
eta ondoren al nuen gisan
ahal bezain goxoki hazi
orain marmarra eta hasarrea
gure artean nagusi
alaba gehien behar dudanean
zertako zoaz ihesi? (b)

J. Leitza
Azken aldian egin duzuna
ez da batere normala
eta ihesi zergatik noan
esango dut berehala
zergatik ezin bizi gaitezke
garai batean bezala
zure alaba izan nahi nuke
eta ez zure itzala. (b)

B. Elizagoien
Garai batean zu izan zinan
bere amaren txoria
oso gustora eskeini nizun
nere magalen kabia
orain aitzaki ugari baina
gauz bat bada nabaria
hola ordaitzen al dezu amai
eman bularren saria.(b)

J. Leitza:
Azken aldian ama alabak
ika-mikan gabiltz eta
zuk'e bazenun alaba hazia
erantzun hori gordeta
notable batez beharko dugu
pasa gaurko azterketa
zure bizitza egin ezazu
ta bestena errespeta. (b)

B. Elizagoien:
Diozun gisan ni izango naiz
zuretako ama txarra
baina hala ere utziko nauzu
bi begietan negarra.
Joan aurretik gauz bat badezu
gutxinezjakin beharra
lagunak hainbat izan daitezke
baina ama bat bakarra. (b)

J.Leitza:
Alaba bat ta baitare duzu
semea edo mutila
batarekin ta bestearekin
ez zaude oso trankila
ama bakarra dela esan duzu
ez zaude oso ixila
ta bakar hori dudana baino
hobea izan dadila. (b)