Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Représentación
1999-11-28 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Geroz eta pertsona gehiago dira zure buruaz beste egiten dutenak. Zuri, Andoni, ez zaizu hain harrigarria iruditzen.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ohar txiki bat, ohiu ez txinta,
ordu onena da ilun txinta.
Bere buruaz beste egitea
sekula ez da polita.(bis)
Ezer ezin sinetsita
lurjota bezain etsita
egiten dute bisita.
Beste mundura, mundu honetan
ezin litezke bizi ta;
ez naiz harritzen, mundu honetan
zer dagoen ikusita.(bis)

Batek tiroa, batek tankea,
hemen burruka, han gerratea.
Mundu honetan oso da zaila
zoriontsu izatea.(bis)
"Bukatu eta pakea"
kolkorako esatea
ez da inoren kaltea.
Gizarte hau da nere iritziz
hutsa eta arlotea,
irtenbide bat iruditzen zait
duintasunez betea.

Inguruari zer atsekabe;
norbera izan bere urkabe.
Halare dena uler dezaket
zirkinikan egin gabe.
Ezintasunen mirabe,
zentzuz akaso nerabe,
nazkaturikan, herabe.
Erabakia geronena da,
hor gera Jainkoan pare,
askatasuna izan behar du
azken epairako ere.