Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Représentación
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Areitio, Juan Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Pasa dan hilean zabaldu dabe Kanbon, Iparraldean, lehenengo Euskal Institutoa. Zure hiru bertsoak Batxillerra euskeraz egiten hasi diren neska-mutilei.

Description

Air
Egun lanerat abiatu zait
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pozgarria da beraz Kanbotik
etorri zaigun barria
gure Hizkuntzaren egoera da
oso triste ta larria.
Baina eskola haundi bat bada
orain han nunbait jarria
hor ikusten da indartzen doala
gaur gure Euskal Herria.

Euskal Herrian hainbeste urte
sufritzen eta penetan
gure kultura hor ikusi da
etsai gaiztoen oinetan.
Baina piskanaka indartzen doa
joan dan aspaldi honetan
hartu dezuten bide hortatik
jarrai zazute benetan.

Poza sortuko zaizkie mugaz
handik dauden gazteari
zelako berri pozgarria dan
hori bai degu nabari!
Laguntza eman gure Kultura
baita gure euskarari
mila zorion lan hortan jardun
diraden euskaldunari!