Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Représentación
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaia, Unai, ezin leiteke laburrago izan : "Póntelo, pónselo"

Description

Air
Leiho ertzetik entzun dezaket
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kanpaina horri zorion dena
orain nahi nioke opa
nahiz eta batzuk bota dioten
sarritan berorri bronka
horretxen kontra ibili dira
obispo ta abade tropa
eta gu hemen gauz loka
lortzeko gure borroka (bir)
astakeria handiegirik
hemen gaur ezin dut bota
aita ta ama ta familia
oso aurrean dago ta (bir)

Nonbait batzuri eiten diote
gauza hoiek enbarazu
erlazioan badakizue
nola hainbat estrapozu
lehenengo eskua hartzen diote
ta ondoren eman musu
baina hori ez da arazu
eta eidazue kasu (bir)
entzule eta ikuslegoa
gauza oso argi daukazu
Abeli gerta zaiona ez pasa
dadin erabil ezazu (bir)

Nonbait baditu kanpaina horrek
hainbat gora eta behera
batzuk gogoko omen daukate
beste batzuk ez ostera
baina neurean jarraituko dut
gaurko honetan atzera
epea jada bete da
ta jo dezagun aurrera (bir)
esaten dute hartu ezazu
eta eraman etxera
baina noiz kristo euki behar dut
erabiltzeko aukera (bir)