Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-11-24 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-11-24 Ormaiztegi Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Goiburu, Florentino
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Eskalea zera eta kontu egizu gaur Eguberri bezperan gaudela eta sendi bat afaltzen dagoen etxe baten atarian eskean kantuan hasteko prest zaudela.

Description

Air
Aita Jainkoak egin banindu A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-11-24 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gauon gauean beraz afaltzen
zuek ari zerate hor,
ez det esango eskale honi
ezer diozutenik zor,
baina etxe hontan jakinik dala
horrenbeste jende jator,
aber zer ematen didazuten
zerbait eskatuaz nator.

Zerbait eskatuz ekiten diot
kantura edo kantara,
pobre naizela begira danok
daramakiten plantara,
neretzat beraz ogia esketik
egin behar det etara,
hau pentsatzean etorritzen
zait negarra begietara.

Eskalea naiz gaur azaldu det
ogibide nabarmena,
ta zerbait ematera zueri
emango dizutet pena,
ez det esaten ematekorik
hor dadukazuten dena,
baina bihotzez eskertuko det
ematen didazutena.