Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-05-04 Legazpi Jaialdia
Conducteur/trice
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zabor biltzailea zaitugu, zure eguneroko lana egiten ari zarela ikusi duzu emakume batek zabor poltsa batean jaio berri den haurtxo bat utzi duela. Haur hori negarrez dago zabor poltsa horretan.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gauzak hobeto pentsa
behar dira aurrez,
nunbait ez zera sortu
maitasun indarrez,
danok grinaz beteta
gaude zoritxarrez,
amak baztertu zaitu
zu halabeharrez,
haurtxoa horregatik
al zaude negarrez?

Artzai gaiztoak ez du
maitatzen bildotxik,
ta zuk berriz ez dezu
ez bero, ez hotzik,
inoiz ez nuen izan
hain trantze zorrotzik,
amak ez du entzun nahi
zure negar hotsik,
hori egin duenak
ez dauka bihotzik.

Lehen haurrak bataiatzen
zituzten elizan,
orain zabortegian
zaborraren gisan,
noski ni ere noizpait
haurra izan nintzan,
eramango zaitut nik
norbaitek har zaitzan,
maitasuna(re)n faltarik
ez dezazun izan.