Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-02-10 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-02-10 Zestoa Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Mikel
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zer moduz dabil mundua?

Description

Air
Hormatxoriak negu gorrian
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-02-10 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundua nola ote dabilen
esan nahi det bapatean,
bueltaka omen bere ardatzean
unibertsoko partean,
atzo gauean eklipsea zan
kontua aho betean,
atzo zebilen eguzkia ta
ilargiaren tartean.

Errusiako komunismoak
arazo galanta dauka,
Ertamerikan droga kontuak
baditu nahiko burruka,
Espanian da Euskal Herrian
partidu denak muturka,
Autodeterminazio eske
konstituzioa(re)n aurka.

Nikaraguan hauteskundeak
omen dituzte bere(ha)la,
mila ta bostehun kartzelatuak
libra dituzte horrela,
Hegoafrikan gaur jakin degu
liderra duten Mandela
ho(g)itazortzi urte preso egonda
bihar libratzen dutela.

Itsasoetan marea beltzak,
jendea ez dabil alai,
haundi-maundien injustizia
garbi ikusten da nunnahi,
euriarekin otsaila arte
hementxe egon gera zai,
eguraldia nahastuta dabil,
mundu guztia ere bai.