Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
1990-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hogei eta bat urte badira
denok badakigu jakin,
Amerikarren azaina horrek
zalantza badu nerekin,
gertakizun hau ospatutzeak
barruan ematen du min,
ilargiraino iritsi eta
mundua konpondu ezin.
Miloika dolar hainbat trepeta
eta hainbeste istori,
gradu bajuan bitarte hortan
gizona zaigu erori,
miloika ume munduan daude
dabilzkigunak hilzori,
aurrerapena ez degu hori,
haundikeria da hori.
Amerikarrek azaldu dute
boterea ta kemena,
beraien menpe aurkitutzen da
gaur egun mundu hau dena,
herri txikiak libratu eta
ase gosez dagoena,
hori litzake mundu honetan
egizko aurrerapena.