Bertsos - View details   To know more about this section

1990-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-07-30 Altzo Jaialdia
Conductor
Olano, Manuel
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
21 urte bete dituk gizona ilargira iritsi zenetik. Izugarrizko garrantzia eman zitzaion bere momentuan, baina hainbesterainoko aurrerapena ote?

Description

Melody
Nere andreak ekarri zuen
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogei eta bat urte badira
denok badakigu jakin,
Amerikarren azaina horrek
zalantza badu nerekin,
gertakizun hau ospatutzeak
barruan ematen du min,
ilargiraino iritsi eta
mundua konpondu ezin.

Miloika dolar hainbat trepeta
eta hainbeste istori,
gradu bajuan bitarte hortan
gizona zaigu erori,
miloika ume munduan daude
dabilzkigunak hilzori,
aurrerapena ez degu hori,
haundikeria da hori.

Amerikarrek azaldu dute
boterea ta kemena,
beraien menpe aurkitutzen da
gaur egun mundu hau dena,
herri txikiak libratu eta
ase gosez dagoena,
hori litzake mundu honetan
egizko aurrerapena.