Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1990-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez dakit zer den edo zer dudan
buru edo talentuan,
baina lilura sentitzen nuen
beste batzuen kantuan,
aproba batzuk eginez gero
jarri nintzen kontentuan,
lehen pausuak eman nituen
Tolosako konbentuan.
Lagungarritzat izaten dira
herriak eta auzuak,
jaso nituen bertso tartean
neure amaren musuak,
inguruetan ere baziren
bertsolari gurasuak,
Muxika bertan eman nituen
neure bigarren pausuak.
Bizitzak bere sorpresa onak
ekarri ohi ditu sarri,
eta badaukat nik sustraietan
o(ra)indik zenbait eskergarri,
beraz agur bat egiten diot
hemendik Tolosa horri,
hemen hasi ta Bizkaira joan
ta berriz hona etorri.