Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Joxe Fermin Argiñarena
Datu pertsonalak

- Nom
- Argiñarena, Joxe Fermin
- Prénom et nom completes
- Argiñarena Otamendi, Joxe Fermin
- Naissance
- 1953 Errazkin + Errazkin < Larraun < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Spécializations
-
Aurkezlea Gai-jartzailea
Information biographique
- Biographie
- Joxe Fermin Argiñarena Otamendi bertsolaria da, aspaldian plazan ari ez den arren.
Haurtzaroa Errazkinen igaro zuen, baina hamar urte zituela Tolosara joan zen, fraide ikastetxera. Ikasketak amaitutakoan lanean hasi, eta 1978an ezkondu zen. Geroztik Urnietan bizi da.
Etxeko giroaren eraginez bertsozaletu zen; aiton-amonak, gurasoak eta Joxe Migel anaia bertsolariak izanik. Horrezaz gainera, Xabier Amurizaren eragina aitortzen du. Eredutzat, berriz, Imanol Lazkano, Joxe Agirre eta Joxe Lizaso jo ditu.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1986an eta 1990ekoan talde irabazleko kide izan zen. Gainera, Lizardi saria ere irabazi zuen, 1976an.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko sortzaileetako bat izan zen, eta 1987-94 urteen artean zuzendaritzakide izan zen bertan.
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- Atallon (Nafarroa), Aittola eta Xabier Zeberiorekin : goizez gai-jartzen, arratsaldez kantuan. Hurrengoa Zarautzen, 1976an, Lizardi sarian