Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-07-17 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Iraola

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-07-17 Lazkao Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Iraola, Patxi
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zer dago buru soil horren azpian?

Description

Air
Loreak udan ihintza bezela I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Iraola, Patxi

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-07-17 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Iraola

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Estalki denak aldegin zuten
buru azalak zuritu,
kopeta hazi eta zimurtu
edertasunak urritu,
eskastasun hau neurekin eta
oraindik kantuz aritu,
soil une honen azpiko horrek
ez al du nahiko meritu?

Hau da galdera «Zerekin dago
soilune horren azpia?»
Hortxe sortzen da nerekin dedan
zentzu guztian izpia,
hor dago nere ilargia ta
hor da nere eguzkia,
naizen moduan hark egiten du
nere izate guztia.

Soil une horren azpian zer dan
hain trebea dan galdera,
hor daude muinak, hor da zentzuna,
ta hor dago ezaguera,
bista galdu zait urte hauetan,
belarrietan sordera,
hoiek guztiak galtzen dijuaz
ilearekin batera.