Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-03-31 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Roman Maiz "Okelar"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-03-31 Mutriku Lagun-artekoa
Bertsolaris / Auteurs
Maiz, Roman "Okelar" (1928-2015)
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Etxera zoazela, zure pinudia sutan ikusi duzu, bertara hurreratu eta han ikusten duzu zure auzoko bat ihesi.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-03-31 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Roman Maiz "Okelar"

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Horrenbeste urtean
lanean jardunik,
pinu hutsunerikan
batere ez nun nik,
sutan ikusi eta
honelako penik,
berde ezin ikusi
hain pinu lerdenik,
ez al zekizun kalte
egiten zendunik.

Uste al dezu beti
hola erabiltzea,
lanen ordainez nahi guk
dirua biltzea,
horrenbeste kostata
alperrik galtzea,
eta momentu txar hau
golpean heltzea,
zeuk merezi zenduan
aurretik hiltzea.

lkusi det gertaera
bastante itzala,
konturatuko zera
gaizki zabiltzala,
emateko bazekizun
komeni ez zala,
ni biziko naiz hemen
nola edo hala,
Jaungoiko zerukoak
juzkatu zaitzala.

Pinadi bikain hori
utzia galtzera,
eta nere nekeak
danak bukatzera,
orain iritsia zait
miserien era,
nolabait egingo det
nere bizikera,
baina egindakoa(re)kin
oroituko zera.