Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-02-19 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Bertsoa entzun |
1988-02-19 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Nom de la strophe:
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez da erreza hori
hola esatea,
baliteke pakea
noizbait izatea,
oraindik zerua da
mehatxuz betea,
baina Euskal Herria
kontura zaitea,
len Marruekosen sortu
baitzen gerratea (BIS)
orain Argeliatik
dator gure pakea.
Gauzak ez daude oraindik
hemen ham suabe,
nola frente guztiak
diran armen jabe,
soluzioren batzuk
gertako dirade,
nik Euskal Herriari
diotzat halan be,
zer izango ote den
ez dakit bat ere (BIS)
baina izan dedila
errenditu gabe.
Intxortatik Oizera
hainbeste gautxori,
egun argitan ere
ez daude hoiek nagi,
berri on batek noiz
behar du erori?
Etortzekotan azkar
dedila etorri,
ez dut itxaropenik
kendu nahi inori, (BIS)
urte bete baino lehen
gertako da hori.