Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-01-24 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1988-01-24 Baiona Jaialdia
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Auteurs
Ezponda, Txomin
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Pierres Lartzabal jaun apez idazlea joan zaigu. Zuek biok 1968an, duela 20 urte beraz, antzoki honetan Matalas haren obra eman zenuten. Zein dira zuen sentimenduak gaur?

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Lartzabal, Piarres

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1988-01-24 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Manuel Sein "Xanpun"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezponda
Dudarik ez da oroitzen gira
Lartzabal ta Matalasez,
antzoki hau dena bete zen
orduan gure erazulez,
ez dakit oindik antzerki hura
ongi eman ginduenez,
bukatzean nik Lartzabal jauna
ikusi nuen nigarrez.
Xanpun
Nor ez ote da gure arrean
denbora hartaz oroitzen?
Esan dezaket egun hura gaur
ere dugula senditzen,
leku berean hauxe lekuko
hementxe Matalas nintzen,
era gaur ere hala naizela
kasik zeraut iduritzen.
Ezponda
Guk izan dugu Lartzabal jauna
hurbiltzeko zoriona,
abertzale bar osoa zagon,
bere hitzetan sakona,
antzerki mail ta bertzetan ere
ez da geldirik egona,
nere gustuko Piarres zagon
muga gabeko gizona.
Xanpun
Aldi bar gehio gaurko besterat
nator ni hemen Piarres,
ta zenbat urrats ez al du egin
Herria ondu beharrez,
ikusi degu bai irriz ari
ta berdin ere nigarrez,
halako gizon gutxi daukagu
Herrian gaur zoritxarrez.