Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-07-02 Gaztelu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Bertsoa entzun |
1988-07-02 Gaztelu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lanak eginda mendi ertzean
nago begira jarria,
eguzkiaren erretirada
hain dago gorri-gorria,
egun osoa pasa dezuta
iluntzera doa ia,
bihar goizean ere etorri
eguzki maitagarria.
Zuk eguzkitxo maitagarria
batere ez dezu kulpik,
baina eguna pasatu eta
ez det ikusten gauz onik,
hainbeste ordu sartzen ditugu
ta ez degu ikusten sosik,
baserritarrok ia ez degu
lana egiteko pozik.
Haragia (e)re sobre daukagu,
esnea gehiegi gero,
bakaziorik gabe lanean
hor gabiltza egunero,
gazte maiteak baserritikan
ezer ez degu espero,
gaur ura ere garestigo da
boteilan sartu ezkero.
O baserritar maitagarriak
hau hartu zazute nota,
ikusten bait det etorkizuna
dadukagula lur jota,
len esneari ur ttantta batzuk
inoiz oi genion bota,
baina gaur ez dago botatzerik
garestiago dago-ta.